Ostirala, 2013ko azaroak 22a.
Magnus Carlsenek
puntu erdira dauka titulua.
XAKEA. Viswanathan Anand indiarraren akats larria baliatuta,
partida irabazi, 6-3 aurretik jarri, eta Magnus Carlsen norvegiarrak puntu
erdira dauka Munduko Txapelketako titulua. Madrasen (India) ari dira jokatzen
finala, eta, gehienez ere, hiru partida besterik ez dira geratzen amaitzeko.
Carlsenek gaur nahikoa du berdinketa txapeldun izateko. Zuriekin ariko da,
gainera.